Ongi etorri

2009-10-28

Sociedad de la información, bideo interesgarria

2009-10-16

Web 2.0 IRUZKINA

Bideo honek eskaini didan ekarpen berriena eta interesgarriena, guztiok sarearen zati eta aldi berean jabe izatearen ideia izan da.
Web 2.0-aren bitartez, guk nahi dugun informazioa mundura zabaldu eta elkartrukatu genezake. Guzti honek, guretzako ondorio batzuk ditu. Eskuragarri dugun informazioa mugagabea da, askotan beste hedabideetan ateratzen ez dena ikusteko aukera izan genezake, adibidez, irudi klandestinoak edo lehen munduari komeni ez zaizkion albisteak. Aldiz, informazio guzti hau sarean egoteak zalantzak sortzen dizkit. Nork kontrolatzen du informazio hori?, noiz arte daude nire datuak interneten? .
Bideoa bera, sarean gertatzen denaren adibide fidela dela esan dezaket. Dena bat batean gertatzen da, informazioa jaso eta hortik gutxira beste edozeinek zabaldu dezake zuk egindako aldaketekin. Testua irakurtzea zaila iruditu zait, baina agian testu digitalak duen indarra azaltzeko estrategia bat izan da.
Bukatzeko esan behar dut, abantailak asko izanda ere desabantailaren bat ere izango duela informazioaren aro honek ez?.

BIDEO Web 2.0