Ongi etorri

2009-11-29

ALFABETIZAZIO DIGITALA




Lehenengo bideo honetan alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten da, baina beti ere modu positibo batean. Hau da, orain urte batzuk ametsak zirenak, gaur egun teknologiaren laguntzaz, errealitate bihur daitezkeela azaltzen digu. Bideoan adibide batzuk agertzen dira, eguzki sistema ezagutzea, edo ilargitik ibiltzea...

Bigarren bideoan aldiz, Lara Tiscar-ek alfabetizazio digitalaren alde kritikoari buruz hitz egiten digu. Ikuspegi desberdin bat azaltzen zaigu. Irakurketa eta idazketa digitalaren garrantzia aipatzeaz gain, hauek modu egokian egin behar direla gogoratzen digu. Bideoan, aipatzen da, kontuan hartu behar ditugula informazio edo plataforma guzti hauen atzetik dauden pertsonak eta hauen interesak, informazio honek, datu asko eman ahal dizkigulako erabiltzen gaudenari buruz. Bestalde, irakaskuntza arloan aipatzen da, informazioa, askotan ezkutuan hartu eta erabiltzen dela eta gero bermoldatutakoa ez dela sarera bueltatzen. Beraz, alfabetizazio digitala erabiltzen eta ulertzen ikasteko garaia heldu zaigu. Horrela, guk sarean dagoen informazioa hobeto aukeratu, erabili eta bermoldatuta bueltatzeko gai izango gara. Bukatzeko esan, gizartean ematen diren aurrerapauso handienek, jakintza eta kontrol maila altua behar dutela betetzen duten funtzioa egokia izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario