Ongi etorri

2009-11-08

IRUZKINA Prometeus "the media revolution"



Prometeus "the media revolution" bideoa ikusi eta gero denbora azkarregi pasatzen denaren sentzazioa izan dut. Bestalde, bideoaren gaiak, etorkizun hurbilean interneten erabilerak betiko hedabideak, telebista edo irratia, ordezkatuko dituela azaltzen digu. Etorkizuna digitala izango dela. Guzti hau ikusi eta gero, etorkizun honek pertsonen arteko harremanak era bortitz batean aldatuko dituela pentsarazi dit. Ni, pertsona gizartekoia naiz eta egun santu guztia ordenagailu baten aurrean egoteak, genio txarrean jartzen nau. Ez dakit datozen garai hauetara ondo moldatuko naizen. Bere alde onak ere baditu aro honek, paperaren kontsumoa neurri handi baten murriztuko dela adibidez.



Jada, gaur egun aldaketa hoien lekuko gara. Hala ere, nahiz eta informazioaren gizartean murgildurik egon, badira pertsona asko ordenagailu edo beste teknologia berriekin harremanik ez dutenak. Hau horrela bada ere, ezinbestekoa dugu aldaketa hauetara ahalik eta arinen egokitzea. Izan ere, gure lanerako IKT -ak erabiltzea premiazko gauza izango da. Haurrek, inork baino hobeto, aldaketetara moldatzeko gaitasuna dutela kontuan hartzen badugu, guri, bizkor eta argi ibiltzea tokatzen zaigu. Horrela, gure ikasle izango direnei, egungo hezkuntza jasotzeko aukera emango diegu. Beraz, eskolak beste edozein erakundek bezala, ahalik eta arinen aldaketetara egokitzeko ahalegina egin beharko du.



Iruzkin honekin bukatzeko esan, gizarte honetan bizi garenez berau aurrera doan heinean gu ere bere eskutik joan behar dugula, beti ere nortzuk garen ahaztu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario