Ongi etorri

2009-11-15

IRUZKINA (Haur Hezkuntzan bloga zertarako?)

Aurreko asteotan landutako gaiak aintzat hartuz, informazioaren gizartean bizi garenez, hezkuntzan ere, informazioaren trataerak garrantzi handia hartzen du. Hori dela eta, blogak, informazioa eta ezagutzak transmititzeko plataforma giza erabiltzea komenigarria dela deritzot.

Alde batetik, geletan blogak erabiltzea guraso eta eskolaren arteko harremana erraztu dezakeelako. Beti ere ikasturte hasieratik gurasoekin egiten den batzarrean blogaren erabilera zehazten den heinean. Hau horrela egiten bada, adibidez, gurasoei notak blogean idazteko aukera izango dugu. Horretaz gain, gurasoek, gelan egiten diren jarduerak ezagutzeko aukera izango dute. Bestalde, haurren kasuan, IKT-ekin lanean jardutea ezinbestekoa izateaz gain, onuragarria dela uste dut. Beraientzat beste gaitasun bat izango da eta gizarteratuta egoteko, menperatu beharrekoa.

Blogaren erabilerak aztertu ditudanean konturatu naiz lanerako tresna egokia izan daitekeela. Gelan, haurrek modu aktiboan blogean parte har dezakete, eta gelan egindako marrazkiak, bideoak, materiala eta beste gauza asko blogera igo ere. Honek, egun berean gurasoek haurrekin batera, lan horiek etxetik ikustea ahalbidetzen du.

Bukatzeko, gu irakasle izango garen aldetik, gizartearekin batera joateko ahalegina egin behar dugu. Gure informazioa eta ezagutzak modu egokienean gure ikasleei transmititu eta teknologia berriek suposatzen dizkiguten abantailak aprobetxatu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario