Ongi etorri

2009-11-08

Informazioaren gizarteari buruzko iruzkina


Informazioaren gizartea 1970. urtean sortutako kontzeptuak, gaur egun gure gizartea definitzen duela esan genezake. Urteetan, gizartean aurrera pausuak eman izan direla argi dago baina gaur egungo aldaketa hoiek abiadura ikaragarrira doaz. Gizarte honetan bizi ahal izateko, informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta adierazteko gai izan behar gara. Prozesu hau behar bezala aurrera eramaterakoan zailtasunak izaten ditugu informazio ugarirekin topo egiten dugulako egunero.


Datozen belaunaldietako haur edo gazteek errazago izango dutela uste dut. Hauek, horrenbeste informazio eskura izatea normaltzat joko dute. Gure gizartea aldatzen den heinean, hezkuntza ere aldatuko da noski. Irakasteko momentuan, informazioaren tratamenduak garrantzi handia izango du. Ikasleek ez dute informazio guztia izan behar, baina teknologia berriak hauen esku daudenez, zaila izango da mugak jartzea. Nire uste apalean aro honetara ohitu arte, guztion lana bikoitza izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario