Ongi etorri

2009-11-01

IRUZKINA (Tim O`Reilly)



IRUZKINA
Tim O'Reilly, 1954an Cork-en ( Irlanda) jaio zen. O'Reilly Mediako (editoriala) lehendaria da. Softwarearen bultzatzaileetariko bat da eta Web 2.0 kontzeptuaren egileetariko bat ere. Perl hizkeraren garapenean parte hartu zuen. O'Reilly hasiera batean literaturarekiko interesa zuen, 1975ean Harvarreko unibertsitatetik literatura klasikoan lizentziatua izan zen cum laude batekin. Laster, informatika eta honi buruzko liburuenganako interesa adierazten hasi zen. Liburu batzuen egile izan da, guztiak bere editorialak argitaratutakoak.


Harvarden graduatu ondoren, bere karrera mundu editorialean garatzen hasi zen. 1992an The Whole Internet User's Guide & Catalog, argitaratu zuen, Interneten lehen liburu zabaltzailea. 1993an Interneteko lehen portala sortu zuen: Global Network Navigator beranduago AOL bilakatu zena.

2000.urtean, Safari Books Online, eratu zuen, Interneten bidez liburuak saltzeko plataforma. 2004.urtean mintzaldi baten partaide izan zen, zeinetan Web 2.0.kontzeptua aurkeztu zen.


'Web 2.0' kontzeptua, O'Reilly eta MediaLive Internationalek,” ideien zurrunbilo” sesio baten ostean sortu zen. Urte eta erdi geroago, 'Web 2.0' terminoa, errotu egin dela esan dezakegu, Google-en 9,5 milioi aipamen baino gehiago dituelarik. Baina gaur egun, Web 2.0 kontzeptuari buruzko desadostasuna ai`patu behar da. Batzuen kritiket diote soilik modan dagoen hitz bat dela, marketinaren fruitu, moda, beste batzuek aldiz, paradigma berri bat bezala onartzen dute.


Web 2.0 , Tim O'Reillyk sortutako kontzeptua da eta erabiltzaileek modu erraz eta arin batean informazioa elkartrukatzea du helburu. Mota honetako “web” orriek : wikiak, blogak eta giza-sareak ditu oinarri. Adibide argienetariko bat, mundu osoan ezagutzen dugun wikipedia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario